Gerra Global Totala irabazi

          USAren zorpetze maila jasanezina da, eta bergauza gertatzen da gainontzeko estatu inperialista guztiekin ere. Bereziki Erresuma Batua eta Frantzia. Beraz, hazkunde ekonomiko indartsua behar dute, irabazien tasa igo lehenbailehen, eta horretarako, irtenbide bakarra dago: lehengaiak merketu, eta lan indarraren prezioa apaldu. Eta hori, batez ere, Hegoalde Globala subordinatuz, zapalduz eta esplotatuz lortuko dute, eta Ekialde Globala (Txina eta Errusia) militarki garaituz.

         Gerra Global Totala irabazi.Txina, Errusia eta Iran garaitu edota suntsitu.

          Horrela semiperiferiako gainontzeko estatuek, India, Brasil, Hegoafrika, Indonesia, eta abar, amore emanen dute eta belaunikatuko dira.

          Kontraesan ekonomiko, politiko eta militar hauek guztiak lehertzen hasiak dira.

          Europan, OTAN eta Errusiaren arteko tentsioa gora doa, Ukrainan derrota gero eta agerikoagoa den heinean. Polonian, (Suwalki korridorean bereziki, Kaliningrado eskualde errusiarra eta Bielorrusia konektatzen dituena), Baltikoan (Estonia, Letonia eta Lituania), Errumanian eta Moldavian (Transnistria eta Gagauzia ahantzi gabe), Finlandian, gerrak eztanda egiten ahal du edozein momentutan. Azken egunetako dronen intzidentea, bandera faltsuko probokazioa izan ala ez, horren froga argia da. 

          Asiako mendebaldean Palestinaren aurkako genozidioa aurrera doa, Gazan eta Zisjordanian ere; Libanon Hezbollah eta Erresistentzia Antisionista osoaren aurkako gerra piztu nahi du Inperialismoak; Sirian tentsioak gero eta larriagoak dira Turkia eta Sionismoaren artean, eta zapalkuntza, errepresioa, sarraskiak, egunetik egunera gogortzen dira; Iran berriz militarki erasotua izaten ahal da edozein momentutan; Yemen behin eta berriz bonbardatua izaten da...

          Asia ekialdean ere gatazkak eta liskarrak ugaritzen dira Korean, Nepalen, Indonesian, Txinako itsasoetan (Taiwan, Japonia, Filipinak...), Tailandia eta Kanbodia, India eta Pakistanen artean...

          Ameriketan, Venezuelaren aurkako eraso inperialistaren gerra danborrak etengabe aditzen ditugu, eta mehatxu hori Kuba eta Nikaraguaraino iristen da.

           Lerro hauek irailaren 14an idazten ari gara, eta ez dakigu bihar bertan zer gertatuko den, hain da-eta inestablea egoera. Bainan argi dago Mundu Gerraren eztanda hasia dela dagoeneko.

          Zer eginen du Euskal Herri Langileak?

           Faxismoa goraka doa Estatu Espainol eta Frantsesean, zapaltzen gaituzten bi estatu inperialistak krisi politikoan amiltzen diren heinean.

           Guk, Euskal Herrian, krisi kapitalista eta gerra inperialista, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA bilakatu behar dugu. Eta prozesu hau, Europa osoko markoan kokatu.
            Horretarako, formazioa, antolakuntza eta borroka dira bidea.  Eta batasuna euskal iraultzaileon artean. Euskal Herria, nazio gisa, hilzorian dago. Euskaldungoa, Herri Euskalduna, areago oraindik. Gure Herriaren biziraupena Iraultza Sozialistaren bidean kokatu behar dugu, XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan E.T.A.k kokatu zuen bezalaxe. Independentzia eta Sozialismoa. Oraingo honetan, Sozialismoaz, Independentzia erdietsiko dugu.

             Irailaren 27an Gudari Eguna dugu, eta Txikiren hitzek iparra seinalaten digute:

             "No debemos olvidar nuestro objetivo: la creación de un Estado Socialista Vasco, objetivo por el cual han caido y han dado la vida muchos militantes revolucionarios, entre ellos los útimos caidos en el Estado español, Kepa, Nicia, Montxo, Andoni, y no serán los últimos.

             Sois vosotros, la clase trabajadora y el pueblo en general, quienes lleven a cabo la lucha hasta derrocar al regimen franquista; entonces se habrá cumplido nuestro objetivo y podreis construir una sociedad nueva, sin clases, donde no exista la explotación del hombre por el hombre."


            50 urte ondoren, Txikik bidea erakusten digu: batasuna borrokan! Euskal Herriak bizi behar du! Iraultza ala hil, aberria ala hil!

Mikel Erro

Deskargatu

 

MAS LEIDOS

ULTIMOS ARTICULOS. Iritziak